Dokumentuaren akzioak
Axeri Dantzaren inguruko azalpenak eman ziren Kultur astearen baitan
Axeri dantza Adunako nortasun ikurra bihurtu da azken urteetan eta Kultur Astearen baitan hitzaldia eskaini zioten ekitaldi honen berezitasunak azaltzeko. Herrian dagoen tradizio zaharrenetarikoa da Axeri Dantza, nahiz eta Gerra Zibilarekin batera desagertu egin zen.
Jatorrian iñauteri eta jai egunekin erlazionatutako ikuskizuna izan zen. Horregatik, jolas bezala ulertzen zen eta parte hartzaileak garaiko arropekin edo bakoitzak zuenarekin janzten ziren. Hala ere, dantza berreskuratu zenean, 1970eko ha- markadan, dantzari guztiak berdin janztea erabaki zen: alkandora zuria, galtza mila-marra zuri-beltzak, alkandoraren gainetik blusa gorria, hanketan galtzerdi beltzak eta alpargata zuriak. Buruan koloretako zapia izaten dute loturik.
Adunako herritarrek dantza egin ez arren gogoan izan zituzten dantzaren xehetasunak eta 1974ean Andoaingo Lizar Makil Dantza Taldeak dantza berreskuratzea erabaki zuenean Adunara jo zuen koreografia osatzeko. Dantzak zazpi zati ditu, bakoitza bere musikarekin. Doinuak ere berreskuratu ahal izan zituzten.
Gaurko egitaraua
Kultur Astearen baitan mendi martxa egingo da gaur. Parte hartzaileak 9:30etan abiatuko dira herriko plazatik eta Bulandegiko minak, karobia eta ur araztegia ikusiko dituzte besteak beste. Arratsaldean haurren txanda izango da eta 16:30etan Irrien Lagunak Klubaren emanaldia egongo da. Ondoren txokolatada egongo da bertan.
Dokumentuaren akzioak