Dokumentuaren akzioak
Axeri dantzan emakumeak atera ahal izango dira, egunero
Sokako guztiak gizonezkoak izan dira orain arte, ekainaren 25 eta 26an, eta, gizon eta emakumezkoak, 27an. Aurten, egunero izango da soka mixtoa.
Soka osatzeko antolaketan
Axeri Dantza hiru egunetan egiten da San Joanetan: ekainaren 25, 26 eta 27an. Aurreneko bietan, gizonezkoek bakarrik osatu dute soka orain arte, eta soka mixtoa izan da 27koa.
Aurten, ordea, egunero atera ahal izango dira emakumezkoak. «Udalak proposamena egin zigun, eta onartu egin dugu», azaldu dute antolatzaileek.
Horrek aldaketak ekarriko ditu, eta, beraz, antolaketa lanetan ari dira oraindik, soka nola osatu erabakitzeko. Izan ere, tokia egin behar da batetik, eta soka osatuko dutenak bilatu behar dira, bestetik. Hori guztia nola egin erabakitzen ari dira oraindik. Zehaztu duten bakarra da «emakumezkoek egunero ateratzeko aukera» izango dutela, baina horrek ez duela esan nahi, «egunero izango denik 27an bezainbeste emakumezko».
Dokumentuaren akzioak