Bi zatitan banatu zuten emanaldia axeri dantzariek. Lehenbiziko zatian, Aitarena, Zortzikoa eta Orratzakoa izeneko jokoak dantzatu zituzten, eta bigarrengoan, Txingoa, Perratzea eta Dorrea.
Jose Inazio Ansorenak zuzendu zuen kontzertuaren amaieran, berriz, Iruñatarra abestian ere parte hartu zuten, plazan bildu zen ikuslea zirikatze lanetan.
Txistulari alardean izan ziren, aldi berean, Olagain Udal Txistularien elkarteko Joxema Setien eta Iñaki Aizpurua.
Bestalde, kontzertura batu ziren hainbat gonbidaturen artean, aipatzekoa ere bada Imanol Iribarren piano-jole andoaindarra. Aldapeko Basque Latin Jazz proiektuko bi abesti interpretatu zituen: Soka dantza eta Molinatxo.