Axeri Dantzak 50 urte: ospakizun berezia Adunan

Hedabidea
Aiurri
Lekua
Aduna
Mota
Albistea
Data
Lotura
Aiurri

 

Axeri Dantza berreskuratu zutenetik 50 urte igaro dira, eta gaur ospakizun berezia izan da Adunan.

Galtzear egon ondoren, 1975ean berreskuratu zuten Axeri Dantza. Prozesu horretan ezinbestekoak izan dira Adunako David Zabala eta Faustino Sorondo, hariari tiraka aritu direnak.

Berrogeita hamar urteko ibilbidea ospatzeko, ekitaldi berezia prestatu dute aurten. Herriko gaztetxoenek ere hartu dute plaza, 'eurak baitira Adunako etorkizuna'.

Bero izugarria egin arren, plaza bete dute dantzariek, txalo zaparrada artean.