"Axeri Dantza, herri baten erritua" dokumentala ikusi dute eguerdian

Aitor Arruti zuzendariak aurkeztu du "Axeri Dantza, herri baten erritua" dokumentala elizan, eguerdian. Bazegoen ikusmin handia Adunan ere, aurrez Andoainen abenduaren 20an estreinatu ostean, eta egia esan, ikusaldiak asebete ditu eliza bete duten ikusleak. Arrutiren aurkezpen-hitzak, bideoz ikusgai (behean):
Hedabidea
Aiurri
Lekua
Aduna, Andoain
Mota
Albistea
Data
Lotura
Aiurri
"Axeri Dantza, herri baten erritua" dokumentala ikusi dute eguerdian
Ikustaldiaren ostean, Axeri Dantzaren eragile ugari argazkirako bilduta Arruti zuzendariarekin

 

Ikustaldia bukatu ondoren, Adunako eta Andoaingo Axeri Dantzaren hainbat eragile plazan bildu dira argazkirako.

Guztiek ere gogoan hartu dute 1975ean, Axeri Dantzaren berreskurapenean, nola izan ziren ezinbestekoak Adunako Faustino Sorondo eta David Zabala dantzari zaharren testigantzak. Era horretan, haiei eskerrak emate aldera, keinu gisa, lehenbizikoa bizi izan zen Segotegi etxe aurrean jarri dira argazkia ateratzeko.