Dokumentuaren akzioak
'Axeri boda' ikuskizuna apirilaren 3an izango da ikusgai Elgoibarren
Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako emanaldian 50 dantzari eta 10 bat musikari arituko dira
Bertan, "hamar bat musikari" eta Ikerfolk-Argia, Duguna, Haritz eta Kezka taldeetako 50 dantzari arituko dira; haien artean hamar eibartar eta bi elgoibartar izango direlarik.
Juan Antonio Urbeltz Axeri boda ikuskizunaren zuzendariak "metafora ikaragarria" bezala deskribatu zuen orain dela urtebete Bilboko Arriaga antzokian estreinatutako lana. Berak azaldutakoari eutsiz, "ikuskizunean era askotariko Axeri dantza k azaltzen dira, hamar pieza guztira, erritmo ezberdinekoak eta interesgarriak".
Edonola ere, apirilaren 3an Elgoibarko Herriko Antzokira helduko den ikuskizunerako sarrerak aurrez eros daitezke, 8,5 eurotan (6 euro gazte txartelarekin), kultur etxean kokatuta dagoen Udaleko Kultura Sailean (goizez) eta Gazte Informazio Bulegoan (arratsaldez).
Ion Lizarralde, Blanca Salegi eta J.A. Urbeltz aurkezpenean.Argazkia: J.L.
Dokumentuaren akzioak