Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Axeri Boda' dantza ikuskizuna larunbatean izango da Mungian

Dokumentuaren akzioak

'Axeri Boda' dantza ikuskizuna larunbatean izango da Mungian

Japonia eta Euskal Herriak konpartitzen duten sinesmenaren obrarako sarrerak salgai daude.

Egilea
L. Uria
Komunikabidea
Deia
Tokia
Mungia
Mota
Albistea
Data
2008/10/10

Atzo, Mungiako alkatea, Izaskun Uriagereka, Agosti Xaho Kultur taldeko lehendakaria, Elixabete Piñol eta obraren egilea, Juan Antonio Urbeltzek, lana aurkeztu zuten prentsaurrekoan. Orain dela bi urte estreinatutako proiektuak bigarren aldiz bisitatuko du Bizkaia, Arriagako antzokian arrakasta handia lortu zuela orduan. Egileak, lan honen zergatia azaldu egin zuen "Akira Kurosawaren ametsak filmea ikusterakoan, bertan agertzen den lehen ipuina aztertzean, berton paralelismoa geneukala ohartu nintzen, antzeko istorioa. Horregatik, bi herrien arteko zubia eraikitzeko aukerarekin, gure Axeri-dantzaren erritualei omenaldia eskaintzen diegu".

Elixabete Piñolek bere aldetik, "eskertu" zion Urbeltzeri, Agosti Xaho Kultur taldearekin izandako tratua eta udalari, beraien lana erakusteko aukera berri hau. Berak zuzendutako taldeak, iparralde eta hegoalde arteko taldeen arteko elkarlana bultzatzen du, euskal kultura komuna bultzatzeko asmoz eta adibidez, Xiberuko Zohardiakoekin harreman estua dute.

Dokumentuaren akzioak