Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtzakaren dantzak Donibane Lohizunen

Dokumentuaren akzioak

Aurtzakaren dantzak Donibane Lohizunen

Mugaz gaindiko proiektuak saritzen dituen 'Ideiak 2023' lehiaketaren barruan kokatzen da saio hau. Argazkiak albistean.
Egilea
A. Vierbücher
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2024/06/03
Lotura
Goierriko Hitza

Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldea Donibane Lohizunen izan zen larunbatean. Herrian zehar eta itsas bazterrean kalejira egin ondoren, Mozorro-Dantza, Sokadantza, Sarian Zun-Zun eta Txipiritona dantzatu zituzten plazan, taldeko musikariekin batera.

Saio hau Ideiak 2023 lehiaketaren barruan kokatu behar da, non mugaz gaindiko proiektuak saritzen diren. Iparraldeko eta Gipuzkoako hainbat talderen arteko topaketa, trukea, formakuntza-saioak eta erakusketa barne hartzen ditu.

Iparraldeko dantza taldeek interes berezia adierazi dute irailean, urtero, ospatzen den Igartzako Ezpata Dantza bertatik bertara ezagutzeko.

[ARGAZKIAK: Aurtzaka Dantza Taldea] 

Dokumentuaren akzioak