Aurtzakakoek amaitu dute Poloniako egonaldia

Egilea
Leire Perlines
Hedabidea
Goierriko Hitza
Lekua
Beasain
Mota
Albistea
Data
Lotura
Goierriko Hitza

Beasaingo Aurtzaka dantza taldea Poloniako Nowa Ruda herrian ospatu den dantza jaialdian izan da. Abuztuaren 8an joan zire hara, eta atzo amaitu zen haien egonaldia. Beasaingo 30 dantzari izan dira Polonian.

Ezpata dantza dantzatzeaz gain, Euskal Herriko beste dantza tipiko batzuk ere dantzatu dituzte: Soka dantza, Uztaritzeko makil txikien dantza eta Luzaideko bolantak, besteak beste.

Aurtzaka dantza taldeko Izaskun Salazarrek argazki hauek bidali ditu:

Argazki hauetaz gain, Aurtzakako sare sozialetan ere jarri dituzte argazki gehiago.