Dokumentuaren akzioak
«Aurtzakako kideek beti daramate aurretik Beasain eta gure izen ona»
Azken urteetan galdua zirudien saria bueltan izan da aurten Beti Bizi elkartearekin eskutik, eta Aurtzaka dantza taldeko kideek jaso zuten 2024ko Urrezko Barea, 'Beasain Jaietan' aldizkariaren egileei eskaintzen zaien eskertza afariaren baitan. Hau jasotzen azkena, Mikel Ayestaran kazetaria izan zen, 2019. urtean, eta orduztik, ez zen banatzen.
Beti Bizi elkarteko kide den Lander Ramosek ederki azaldu zuen sariaren zergatia «Doazen lekura doazela, Aurtzaka dantza taldeko kideek beti daramate aurretik Beasain eta gure izen ona, eta herria 'mapan jartzeko' lan hori eskertzeko modu egokiena dela uste dugu». Afarian, dantza taldeko bihotzez eskertu zuten Beti-Bizik emandako saria, eta horrekin jarraituko dutela gogoratu zuten.
«Aurtzakarentzat, talde gisa, ohorea eta pribilegioa da Urrezko Barea jasotzea. Hasieratik taldearekin daudenei egiten zaien errekonozimendua da, Beasainen izena munduko txoko bakoitzera eramateko urtez urte eskaini duten ahalegin eta grinagatik» nabarmendu zuen Xabi Garmendiak, Aurtzakaren ordezkari gisa.
Dokumentuaren akzioak