Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtzaka dantza taldearen emanaldia iruditan

Dokumentuaren akzioak

Aurtzaka dantza taldearen emanaldia iruditan

Euskal Herriko folklorean zeharreko bidaia aurkeztu zuen Aurtzakak.
Egilea
A. Vierbücher
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2024/11/11
Lotura
Goierriko Hitza

Aurtzaka Dantza Taldeak urteroko dantza jaialdia egin zuen larunbatean, hamarkadetako ohiturari eutsiz. Urtean zehar, taldeko dantzariek entseguetan landutako eta prestatutako dantzak taularatzeko unea izaten da hori. Emanaldian 70 lagunek hartu zuten parte eta herritarrek Gernika Pasealekuko Frontoia bete zuten, beste behin.

Euskal Herriko folklorean zeharreko bidaia aurkeztu zuen Aurtzakak. Kontrapas, Bizkaiko dantza sorta bat, Biasteriko Jota, Xori-dantza, Otsagi, Talamanttuna, Ataungo Mozorroen dantza, Goierriko arin-arina, Zuberoako dantzetako dantzakeran oinarritutako pieza berezi bat, Zinta-dantza, Dantza Luze eta Sarian zun-zun taularatu ziren. Azken hau, Goierriko hainbat herritan bizirik dirauten San Nikolas Txikiaren kopla eta doinuetan oinarritua.

Dantzariek musikari-talde bikaina izan zuten lagun, txistua, atabala, soinua, pianoa eta dultzaina protagonista zirelarik.

Jarraian emanaldiak utzitako hainbat irudi.

 

Dokumentuaren akzioak