Dokumentuaren akzioak
Aurtzaka dantza taldeak jaialdia eskainiko du bihar
Beasaingo Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da 19:00etan. Joseba Juarez izango dute gogoan
Aurtzaka dantza taldeko 49 dantzari helduk eta 14 dantzari gaztetxok, dantza ikuskizuna eskainiko dute bihar Beasaingo Gernika pasealekuko pilotalekuan. Hamasei dantza eskainiko dituzte; tartean izango dira betiko hainbat dantza ezagun, eta ez hain ezagunak direnak. Aurtzakako dantzarientzat berriak diren dantzak ere eskainiko dituzte.
Bereziki, lagun eta maisu izan duten Joseba Juarez izango dute gogoan. Berarekin zerikusi zuzena izan duten hainbat dantza aukeratu dituzte: Ordizian dantzatzen zen ezpata dantza zaharra, orain urte batzuk berreskuratu zuten Lekeitioko Sanpedroetako Kaxarranka (gehienetan Joseba Juarezek dantzatzen zuen). Bere bi koreografia ere berreskuratuko dituzte: 1996an Talamanttuna izeneko fandangoari egindakoa, eta 2003an prestatutako Inauterietarako Arin-arina.
Dokumentuaren akzioak