Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtzaka dantza taldea, Plovdiveko anfiteatroan dantzari

Dokumentuaren akzioak

Aurtzaka dantza taldea, Plovdiveko anfiteatroan dantzari

Astelehenaz geroztik Plovdiveko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzen ari da Beasaingo Aurtzaka dantza taldea.

Astelehenaz geroztik Plovdiveko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzen ari da Beasaingo Aurtzaka dantza taldea, euskal folklorea ezagutzera emateko helburuarekin. Eszenatoki paregabean ari dira dantzan, Plovdiveko erromatar garaiko anfiteatroan, 6.000 ikusleren aurrean. Armenia, Brasil, Georgia, Jordania, Kosovo, Chile, Monte Negro eta Bulgariako dantza taldeak ere ari dira jaialdian parte hartzen.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/08/03
Lotura
Goierriko Hitza

Ezpata dantza, Goierriko soka dantza, fandangoa eta arin arina dantzatu dituzte egun hauetan, besteak beste. Igartzako ikurrina ere astindu dute.

Aurtzakaren esanetan, “oso harrera ona” izan dute jaialdian. “Esan beharra dago ikuslego kopuru honen aurrean eszenatoki paregabe honetan dantzatzea errepika ezina iruditzen zaigula”. Egunero, arratsaldeko bostetarako, jantziak eta materialak prestatu eta eszenatokira irteteko prest izaten dira. “Zaila suertatzen da azaltzea zein emozio dabilzkigun barrenean, egun lanpetuak izan arren, energia pil pilean dugu”, adierazi dute.

Bihar ekitaldi ofiziala, eta larunbatean itxiera emanaldia

Bihar udaltxean ekitaldi ofiziala izango dute zuzendaritzakoek. Beasaingo udaletik eramandako oroigarria eskeiniko diete.

Itxiera emanaldia larunbat iluntzean izango da. Aurtzakak Igartzako uztai-txikiak eta Zuberoako maskarada eskeiniko du.

Dokumentuaren akzioak