Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtengo San Anton Jaietan herritarren arteko Lehenengo Dantza Suelto Txapelketa egingo da

Dokumentuaren akzioak

Aurtengo San Anton Jaietan herritarren arteko Lehenengo Dantza Suelto Txapelketa egingo da

Egilea
Irantzu Ezenarro
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Getaria
Mota
Albistea
Data
2005/01/08

Gaueko 23:00etan Bertso-Jaialdia egingo da Jexux Mari Irazu, Sustrai Colina, Leire Ostolaza eta Beñat Lizaso bertsolariekin. Ondoren, Getariako I. Dantza Suelto Txapelketa ospatuko da. Txapelketa 18 urtetik gorako herritarrentzat da; antolatzaileek azaldu digutenez txapelketa herritar guztientzako da: "Ez dugu profesionalentzat antolatu, ahalik eta herritar gehienek parte hartzea nahiko genuke, eta bakoitzak dakien modura dantza egitea". Parte hartzaileek fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko dituzte.

Dokumentuaren akzioak