Dokumentuaren akzioak
Aurtengo maskaradak asteburu honetan hasiko dira Pagolan
Pagolan hasiko dira aurtengo maskaradak. Bertan izango da lehena igande honetan, eta bertan ere azkena. Maskaradak urtarrilaren 21etik apirilaren 27ra burutuko dituzte Pagolako arizaleek, astebururo, 15 emanalditan.
Otsaileko saio guztiak honela antolatu dituzte: otsailaren 4an Irurinen, Maule-Lextarren 11n, Gamere-Zihigan 17an, eta 24an Muskildin izango dira maskaradak.
Martxokoak herri eta data hauetan egingo dira: 2an, Donaixtin izango da, 10ean Ligi-Athereinen, 17an Idauzen, 23an Alozen eta 31n Barkoxen. Eta azken hilabetean, apirilean, azken maskaradak izango dira Larrainen (7an), Urdiñarben (14an), Lakarri-Altzainen (21ean) eta esan dugun moduan, Pagolan (27an).
Maskaraden inguruko hitzaldi bat izan da sasoi honetan. “Aurten Pagolarrak urtarilaren 27an lehentze herriaren historian maskaradak emanen dütüe. Parada hortan Thierry Truffau, Jean mixel eta Marzel Bedaxagar eta Johane Bordaxar jakintsüen mintzaldi bat proposatürik da ostirale arrats huntan herriko ostatüan”.
Dokumentuaren akzioak