Dokumentuaren akzioak
Aurtengo maskaradak
Eskiule 520 biztanle dituen Biarneko herrixka bat da eta aurtengo maskarada gizonezkoez bakarrik osatua dago, 1992. urtean emakumeek bakarrik hartu baitzuten parte. Gamere-Zihiga, ordea, 120 bizilagun dituen herrixka izanik, 35 neska-mutilek prestatu dute aurtengo antzezlana. Meritu izugarria dute Basabürüko herritarrek mende bat igaro baita azken maskarada bertan egin zela. Gainera, bertan bizi den Beñat Etxebarne dantzari ezagunaren laguntza ezinbestekoa izan dute. Bi maskaraden emanaldiak urte berean izateak, ez zuela arazorik sortuko argi utzi nahi izan dute partehartzaileek, antzezlanen egutegiak egokitu baitituzte. Bi maskaradak igandero izango dira herriz herri, euskal kulturaren eta euskararen sorkuntzaren adierazle.
Dokumentuaren akzioak