Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtengo Loraldia FestibalaMarxoaren 9tik 26ra Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Aurtengo Loraldia FestibalaMarxoaren 9tik 26ra Bilbon

Bederatzigarren edizioa izango da honakoa eta "Mailua gara!" leloa izango du.
Egilea
Jaione Dagdrømmer
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2023/02/21
Lotura
Gaztezulo

 Aurtengo Loraldia festibala martxoaren 9tik 26ra Bilbon

Udaberriarekin batera, aurten ere Loratuko da Loraldia Jaialdia. Datak jada ezagutzera eman dituzte: martxoaren 9an hasiko da eta 26ra arte luzatuko da. Egun horietan Bilboko txokoak kulturaz apainduko ditu jaialdiak.

Loraldia euskaraz sortzen diren askotariko kultur adierazpenentzako (musika, dantza, antzerkia, literatura...) erakusleiho garrantzitsua da. 2014. urtean sortu zuen izen bereko kultur elkarteak eta aurtengoa, jada, bederatzigarren edizioa izango da. 

Egitarauak amaiezina dirudi, gustu guztientzako arte adierazpenez osatuta baitago. Horregatik, hemen egitarau osoa, zuk zeuk gehien interesatzen zaizuna topatu dezazun. Webgune berean sarrera erosteko aukera ere badago. 

 

Dokumentuaren akzioak