Dokumentuaren akzioak
Aurtengo lehen maskarada
Barkoxeko 48 herritar arituko dira gaur eta datozen asteetan Zuberoako inauteri berezia plazaratzen
Denera 48 herritar arituko dira gaurko maskaradan, eta hurrengo
asteetan Zuberoan barrena ibiliko dira igandero, herriz herri,
herrialdeko inauteri berezia ospatzen. Kauterak sei izango dira
barkoxtarren taldean, normalean lau izaten badira ere. Horien ondoan
sei buhame eta bi buhamina (emakumezkoak) arituko dira.
Joanes Etxebarria Xiberoko Botza irratiko kazetariak
antzeztuko du Kabana handia. Pitxu pertsonaia Daniel Lagunek egingo du.
Buhameen nagusia Mattin Agor izango da. Kantariak Christophe Galant eta
Alain Etxeberri izango dira eta jauna Arño Lexardoi izango da, eta
alboan izango du Cecile Ordokihandi anderea. Ohikoak ez diren
pertsonaiak agertuko dira aurten Barkoxeko maskaradetan: hartza eta
apaiza. Hurrengo emanaldia urtarrilaren 18an egingo dute, Eskiulan.
Ezpeizen izango dira 25ean. Otsailaren batean Urdiñarben, 8an
Atharratzen, 15ean Muskildin eta martxoaren 1ean Altzürükün.
MASKARADAK
Noiz. Gaur, 10:00etan barrikadak eta 15:30ean maskarada, Barkoxeko plazan (Zuberoa).
Dokumentuaren akzioak