Dokumentuaren akzioak
Aurtengo ihoteak joan dira!!!
Jendetsuak izan dira aurtengo Leitzako ihoteak. Atzokoan, atsauren kalejiran ere jende ugarik hartu zuen parte. Era guztietako mozorroak ikusi ziren azken eguneko hitzordu garrantzitsunean.
Aspaldiko ohiturari jarrraituz, etxeko mandire, zaku zahar eta eskura zutenekin jantzirik atsaurak agertu ziren. Batzuentzat beldugarriak, adar eta guzti etorri bai-tziren Plazaola aldetik. Besteen-tzat aspaldiko irudiak gogora ekar-tzen zizkieten pertsonaiak.
Kalejira honetan parte hartzeko ezinbesteko baldintza aurpegia erabat tapatuta edukitzea da. Eskularruak, zapiak, trapu zaharrak eta bestelakoak dira horretarako aproposenak. Etxean aramairuan dituzten aspaldiko jantziak aprobetxatzen dituzte horretarako eta garai batean baserrietan hain erabiliak ziren trapuzko zakuak. Eta gero, umorea, umore ona edukitzea ezibestekoa da, parranda gogoa eduki-tzea garrantzitsua baita. Atsaureak dantzan ibiltzen baitira herrian barna. Ez bakarrik dantza egin, dan-tzan jarri zituzten leitzarrak eta txikienak batez ere, euren sarde eta erratzan aurrean jartzen baituzte. Txarangaren doinuez lagundurik arratsalde ederra pasa zuten kalejiran parte hartu zutenek aurtengoei amanera emanez.
Aurtengoak joan dira, baina dagoeneko askok hurrengo urteko mozorroekin pentsatzen hasiak dira, bikainak izan baitira oraingoak!
Dokumentuaren akzioak