Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtengo berrikuntzekin Alardea biziagoa eta alaiagoa izan da

Dokumentuaren akzioak

Aurtengo berrikuntzekin Alardea biziagoa eta alaiagoa izan da

Egilea
Arantzazu Ezkibel
Komunikabidea
goiena.net
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2010/07/18

Dantzak alardean sartu dituzte

Alde batetik, dantzak alardean sartu dituzte. Alardea goiko eta beheko auzoetara joan zen bitartean, dantzariek makila-txiki, arku-dantza eta zinta-dantzak egin zituzten plazan. Alardea plazara iritsi zenean, ostera, neskek egin zuten dantza. Hori izan zen berrikuntzetako bat. Nesken dantza berria izan da; eta, baita Alfredo Gonzalez Chirlaqueren Antzuolako mairuaren martxa ere. Bestalde, iaz Antzuolako doinuak lana estreinatu zuen Bergarako Udal Bandak; bada, aurten Antzuolako txistulari taldeak eta metal taldeak jo du aipatutako doinua.

Gonzalez Chirlaque omendu zuten

Alarde amaieran Gonzalez Chirlaque omendu zuten. Antzuolako mairuaren martxako partitura eman zioten, eta baita jaietako zapia ere.

Aurtengo berrikuntzekin Alardea biziagoa eta alaiagoa izan da

Mairua, segizioarekin, Antzuolako plazan.

Dokumentuaren akzioak