Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtengo azken igandea muxikoentzat

Dokumentuaren akzioak

Aurtengo azken igandea muxikoentzat

Aurten azkenekoz dantzatuko dituzte igandearekin muxikoak. Hilaren 8an egin dute zita, Herriko Plazan.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2024/12/03
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Muxikoek zita jarri dute igandean, hilaren 8an. Beti bezala, 12:00etan elkartuko dira gustuko duten hori egitera, dantzatzera, Heriko Plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estaliak emango die aterpe dantzazaleei. Hilaren 8koa, aurten, igandearekin egingo duten azken emanaldia izango da.

Halere, urteak utziko du beste hitzordu bat euskal dantzekin eta muxikoekin; Beti Prest dantza taldeak jakinarazi duenez, Santomas Egunarekin edo Neguko Solstizioarekin—nahiago dena aukeratu— ere kalera aterako dira muxikoak dantzatzera. Agertokia, Zumardia aukeratu dute bigarren hitzordu horretarako, 18:30ean.

Betiko mezua gogorarazi du Beti Prest elkarteak, dantzarekin gozatu nahi duen oro gonbidatua dagoela muxikoak dantzatzera, alegia.

Dokumentuaren akzioak