Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtengo arantza kendu eta 2022ra begira jarri dira Zubieta eta Iturengo joaldunak

Dokumentuaren akzioak

Aurtengo arantza kendu eta 2022ra begira jarri dira Zubieta eta Iturengo joaldunak

Zubietako joaldun talde txiki bat gerturatu da gaur goizean Iturenera, bertan desfile sinboliko bat egin, jai handi bat ospatu ezinaren arantza kendu eta «2022an gozatuko dugu, zaindu» mezua helarazteko.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Malerreka
Mota
Albistea
Data
2021/02/01
Lotura
Naiz

 Inauteriei inprobisatutako keinua egin dieta Iturenen zubietarrekin batera. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)

Inauteriei inprobisatutako keinua egin dieta Iturenen zubietarrekin batera. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)

Pandemia garaian ezin jaiak betiko moduan antolatu. Eta zentzu horretan, ez da urteroko festa handirik izan Zubieta eta Iturenengo inauterietan. Hala ere, inprobisatutako desfilea egin dute joaldunek Iturengo herrian.

Ez da urteroko talde handia abiatu Zubietatik, baina atera direnek egin dute zarata aski. Zortzi joaldun iritsi dira goizean Iturenera, zintzarriak astinduz, eta hainbestekoa zen inprobisazioa ez zutela inor zain. Herriari itzuli bat emanez itxoin behar izan dituzte iturendarrak. Horren ostean, beti bezala, bi herritako lagunak elkartu egin dira, desfile sinboliko bati ekiteko.

Duela 60 urteko ihauteriak bailiran, eta azken urteetan pilatzen zen jendetzatik aldenduta, aurten soilik herritarrak elkartu dira joaldunen atzetik. Jai zuten hainbat haurrek alaitu dute konpartsa, osasun neurriak beti ere errespetatuz.

Ezin desfilearen osteko otorduan berotu, baina arantza hein batean kentzeko balio izan die bertaratutakoei.

Eta, osasun neurri horiek zainduz, 2022ra begira ere jarri dira Ituren eta Zubietan. Joaldunen alboan esku handi batek desfilatu du, mezu argi batekin. «2022an gozatuko ditugu. Zaindu»

Dokumentuaren akzioak