Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurten bai, San Joan bezperan suak eta dantzak hartuko dituzte plazak

Dokumentuaren akzioak

Aurten bai, San Joan bezperan suak eta dantzak hartuko dituzte plazak

Trintxerpetarrek 20:00etan egin dute hitzordua, Gudarien plazan. Antxotarrak beranduago hasiko dira, 22:30ean, Gure Zumardian.
Egilea
Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2022/06/21
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

 

San Joan bezperako dantzak, Trintxerpen.

Etzi, osteguna, San Joan bezperarekin, plazak su eta dantzaz beteko dituzte urteroko legez pasaitarrek. Oraingoz bi hitzorduren berri eman dute antolatzaileek: Trintxerpen bata, eta Antxon bestea.

Illunbe Musika Elkarteak Gudarien plazan antolatu du dantza; 20:00etatik aurrera, zuhaitz inguruan arituko da Illunbe Dantza taldea, txistularien musikak lagunduta.

Antxotarren kasuan, Gure Zumardian dute bertoko bizilagunek hitzordua. Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak udako solstizioa antolatu du, 22:30etik aurrera. Plazan egingo dute “urteko gaurik ederrena ospatzeko soka-dantza”.

Dokumentuaren akzioak