Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Aurrez aurre" dantza ikuskizunak etzi irekiko du Eibarko 45. Euskal Jaia

Dokumentuaren akzioak

"Aurrez aurre" dantza ikuskizunak etzi irekiko du Eibarko 45. Euskal Jaia

Jolasak, azoka, herri kirolak, musika eta dantza izango dira Hilaren 27tik 30era

Egilea
Jabi Leon
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2010/05/21

Maritzuli konpaniaren Aurrez aurre dantza ikuskizunak Eibarko Klub Deportiboak herriko hainbat eragileren laguntzarekin antolatzen duen 45. Euskal Jaia irekiko du igandean Coliseo antzokian. Emanaldia 19.00etan hasiko da eta sarrerak 8 eurotan eros daitezke. Edonola ere, aurtengo Euskal Jaiaren ekintza gehienak hilaren 27tik 30era bitartean egingo dira.

Horrela bada, Eibarko herriari buruzko galderak jasotzen dituen Kalamuako Parlamentua jokoaren txapelketa (binaka) izango da datorren ostegunean (19.30ean Klub Deportiboko egoitzan).

Hurrengo egunean, haur eta gurasoentzat jolasak eta zirko tailerrak (17.00) eta Gose taldearen kontzertua (22.30ean) izango dira Untzagan.

Herri kirolak eta Azoka Maiatzaren 29an, artisau eta baserritarren azoka izango da (10.00etatik 14.00etara) Toribio Etxebarria kalean.

Eguerdian, herritarrek Beñat Ugartetxea eta Estitxu Eizagirre bertsolariek girotuko duten goi mailako herri kirolen erakustaldi batekin disfrutatu ahal izango dute.

Horren ondoren, eskolen arteko IV. herri kirol lehiaketa izango da eta arratsaldean kale animazioa eta bertso-triki-parranda (18.30). Egun horretako egitarauarekin amaitzeko kantu afaria (22.00etan Untzagako karpan), Jainaga eta Narbaizarekin erromeria (23.00etan) izango dira.

Maiatzaren 30ean, Euskal Jaiko kalejira izango da (12.00etan, Urkizutik Untzagaraino). Bertan, 12.30ean Untzagan izango den Ezpalak dantza jaialdian parte hartuko duten talde guztiak, gaiteroak, joaldunak eta bestelako musikariak izango dira. Hortik aurrera, herri bazkaria, Aiko taldearekin erromeria eta Larrain dantza izango dira.

Kantu afarirako eta bazkarirako txartelak igandera arte eros daitezke Deporren eta Kultun, 20 eurotan (14 euro ikasle eta langabetuentzat).


Dokumentuaren akzioak