Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurrez aurre... aitzina beti

Dokumentuaren akzioak

Aurrez aurre... aitzina beti

Maritzuli Konpainia – Meatzaldeko Harrigorria – Aiko taldea

Egilea
Mikel Asurmendi
Komunikabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
2009/07/24

Ez da ez tipia Claude Iruretagoiena koreografo lapurtarra –Jon Iruretagoiena semeak lagundurik– gauzatzen ari den lana. “Hala jinko!” erranen luke Pastoraleko edozein arizalek. Ihaute, Branletik jautziak, Paperezko iantzak eta Ando drom atalek osatzen dute oren eta erdiko ekitaldia. Ihautea Santa Luziaren eskutik heldu da, ilunpean. Maskaradako dantzek berotzen dute negu parteko aldia. Paperezko iantzak delakoek XVII. mendera eramaten gaituzte segidan, Italiako Errenazimendu garaira. Ando drom partean artikulatzen eta gauzatzen da ikuskizuna: Maritzuli eta Meatzaldeko Harrigorria konpainiak aurrez aurre jarritakoan.

Horiek guztiak Aiko taldearen doinuen erritmoan. Aipagarria da ikuskizunaren argiztapena, dantzarien jantzi nasai eta ikusgarrien distirantea. Hori lana jantzietan emana! Ez dira Iruretagoienatarrak ekile eta dantzari bakarrak (Gallartako Jesus Mediavillak ere aipamena merezi du; eta barka nazaten aipatu gabeko ekile guztiek), bere alboan ari direnek berebiziko meritua dute, zinez. Kontuan hartu, ikusgarri honen arizaleak profesionalen mailan diharduten amateurrak direla. Ontsa dakit amateurrak izatearena, hauetako hainbat hurbilekoak baititut.

Hurrengo emanaldia Hendaian izanen duzu, urria aldean. Orain arteko agerraldiak ez dira zuzeneko musikaz jokatuak izan, maleruski. Maleruski eta prefosta. Horretarako profesionalen baliabideak behar baitira. Alta, zer ez nuke nik ordainduko Aurrez aurre... Aiko taldeko Aitor Furundarena musikariaren soinuz eta ahotsez zuzenean entzuteagatik. Aurrez aurre... izeneko DVDan ari diren musikariekin bistan da. Agian, –agian, zuberotarren gisara– egunen batean gauzatuko dira aldian aldiko nahikari xumeak!

argazkia

Dokumentuaren akzioak