Dokumentuaren akzioak
Aurreskulari onenak, Lezokoak

Hori gutxi balitz, A sailekoen podiuma osatzen beste bi lezoar izan ziren, Gorane Villa Martinez eta Ane Perez Lizarazu hain zuzen ere. B sailean ere bigarren lezoar bat izan zen, Ixone Lorenzo Bergara zehazki.
Erein elkarteak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu zuten larunbateko lehia. Albiste honetako informazioa zein argazkiak dantzarien elkargoari esker lortu ditu HITZAk. Hala, dantzariei doinua ematen Errenteriako Udal Txistulari Taldeko kideak izan ziren, eta dantzarien urrats bakoitza neurtzeko ardura (epaileak) Idoia Besadak (Pasaia), Jose Luis Vallejok (Tolosa), eta Maria Ferreirok (Elgoibar) izan zuten. Lan serio eta nekeza izan zen epaimahaikideena. Gainera, azken horiek puntuen banaketan eta deliberoan ziren bitartean Herri Arte Eskolako kideek emanaldia egin zuten.
Jarraian, bi sailetako lehenen sailkapenak.
A saila (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak)
- 1. Hugo Haro Martin (Lezo).
- 2. Gorane Villa Martinez (Lezo).
- 3. Ane Perez Lizarazu (Lezo)
- 4. Sara Escudero Mujika (Legazpi)
- 5. 6. Amaiur Iturbe Lopetegi (Lezo)
- Laia Illarreta Lopez (Legorreta)
- Ongien sailkatutako errenteriarrari sari berezia: Elene Pikabea Revuelta
B saila (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak)
- 1. Lur Lacasta Santisteban (Lezo)
- 2. Ixone Lorenzo Bergara (Lezo)
- 3. Nora Escudero Mujika (Legazpi)
- 4. June Osinalde Mendiola (Legazpi)
- 5. Nere Sarasola Tejeria (Zizurkil)
- 6. Izadi Arbelaitz Oliveri (Errenteria-Orereta)
- Ongien sailkatutako errenteriarrari sari berezia: Izadi Arbelaitz Oliveri

Niessenen dantzan izan ziren kide guztien talde irudia. Argazkia: Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra.
Dokumentuaren akzioak