Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurreskua Gipuzkoako erara: txapelketa mistoa lehen aldiz

Dokumentuaren akzioak

Aurreskua Gipuzkoako erara: txapelketa mistoa lehen aldiz

Bost neska eta hiru mutil lehiatu ziren larunbatean, Ordizian, eta Katerin Artolak irabazi zuen sari nagusia

Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta Euskadiko soinu zahar txapelketa bateratu dituzte aurten. Gipuzkoako Dantzari Elkarteak, Ordiziako Udalak eta Amets Bide kultur elkarteak antolatu dute txapelketa, eta, lehen aldiz, mistoa izan da lehiaketa. Hala, bost dantzari emakumezko eta hiru gizonezko lehiatu ziren larunbat arratsean Ordiziako plaza nagusian, Aitor Furundarena soinu jotzailearen eta Ordiziako txistularien doinura: Katerin Artola (Oiartzun), Iker Belintxon (Lezo), Elixabet Larrañaga (Villabona), Nahia Lopez (Legazpi), Idoia Narbaiza (Legazpi), Irati Olaizola (Legazpi), Asier Rios (Errenteria) eta Beñat Salegi (Errenteria).
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2018/09/11
Lotura
Berria

Lehiakide guztiak dantzatu beharreko hiru piezak dantzatzen ikusi ostean, Jose Luis Vallejok, Nahikari Vizuetek eta Izar Etxeberriak osatutako epaimahaiak Katerin Artolari eman zion lehen saria —400 euro eta gazta bat—, Beñat Salegiri bigarrena —300 euro eta gazta bat— eta Irati Olaizolari hirugarrena —200 euro eta gazta bat—.

Katerin Artola, larunbatean, aurresku txapelketa irabazi berri.
Katerin Artola, larunbatean, aurresku txapelketa irabazi berri. GIPUZKOAKO EDB

Dokumentuaren akzioak