Dokumentuaren akzioak
Aurreskua dantzatu ostean ezkontzeko eskatu zion Utahko Cirbie Sangronizek Amanda neskalagunari
Cirbie Lee Sangroniz dantzari estatubatuarrak arrakastaz uztartu zituen euskal eta amerikar tradizioak iragan maiatzaren 22an, Living Traditions jaialdian. Utahko Triskalariak taldea emanaldia egiten ari zen eta Cirbiek, taldeko zuzendariak, ezusteko itzela zuen prest. Taldeko beste kideen laguntzarekin, bere neskalagun Amanda taulagaiera atera zuten eta han bere bizitzako aurreskurik zirraragarriena dantzatu zuen Cirbiek.
Zur eta lur gelditu zen Amanda, are gehiago dantza amaitu eta Cirbiek, belauniko jarrira, berarekin ezkontzeko eskatu zionean. Ikusleak, txaloka eta oihuka; beste dantzariak, elkarri eskua emanda eta hunkituta; eta Amanda, batere hitzik gabe! Azkenean, muxu eta besarkada artean, Amandak baietz esan zuen eta ikusle eta dantzariek txalo artean ospatu zuten erantzuna.
Utahko Euskal Etxeak ere zoriondu du bikotea, izan ere, Cirbie elkarteko oso kide aktiboa da. Elkarte utahrra emozioz beteriko aste batzuk bizitzen ari: batetik, ezkontza proposamen eder honekin; bestetik, berriki elkarteko Bryan Osoro Everesteko tontorrera heldu denaren berria... Eta urtea ondo jarraitzeko, are emozio gehiago izango du elkarteak, hilabete eskas falta baitzaio Washington DCra joateko Basque Folklife Festival ekitaldian parte hartzera joateko, eta berehala, Udaleku, izan ere Utah-n egingo baita aurten, eurak antolaturik, NABOren Udaleku, AEBetako neskamutilen udako kanpalekua. Segi horrela, Utah!
Jarraian, ezkontza eskariaren bideoa. Ume koskorra zenetik ezagutzen dugu Cirbie eta geu ere asko pozten gara. Zorionak Cirbie eta Amanda!
Dokumentuaren akzioak