Dokumentuaren akzioak
Aurresku txapelketetan, Oarsoaldekoak onenak
Asteburuan Gazte Mailako V. Aurresku Txapelketak izan dira jokoan Errenteria-Oreretan eta Legazpin. Herrian A saileko (2013-2015 urteen artean jaiotakoak) eta B saileko (2010-2012 urteen artean jaioak) txapelketak izan ziren atzo (igandea), eta Legazpin D sailekoena larunbatean (2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak). Denetan, Oarsoaldeko dantzariak nagusi: A sailean Lur Lakasta lezoarra, Bn Danel Castillo sanjuandarra, eta Dn Mikel Esnaola lezoarra. Arrakasta handia Oarsoaldeko dantzariena, beraz.
Errenteria-Oreretan atzo (igandea) izan zen jokoan txapela, Niessen Kulturgunean. Erein elkarteak hartu zuen antolaketaren ardura, Errenteriako Udalaren babespean. Antolatzaileek adierazi dute giro ederra izan zela dantza saioan, eta Niessen bete egin zela. Esker bereziak eman dizkiete Errenteriako Udal Txistulari Taldeko kideei, haiek arduratu baitziren dantzariei doinua emateaz. Gainera, aitortza mezua helarazi nahi izan diete Herri Arte Eskolako dantzari eta haien irakasleei, epaimahaiak erabakiak hartu bitarteko tartean saioa egin baitzuten.
Jarraian, Errenteria-Oreretan eta Legazpin egindako txapelketetako sailkapenak, lehen bost postuetan gelditu zirenen zerrendarekin.
A saila:
1. Lur Lakasta (Lezo)
2. Nora Lafuente (Legazpi)
3. Xalbat Maya (Errenteria-Orereta)
4. Gorane Villa (Lezo)
5. Araitz Mantxola (Legazpi)
6. Aminara Zabaleta (Lezo)
Irabazlearen irakaslearen saria Ane Jaunarenak eta Nahia Pikabeak jaso zuten, eta sailkatutako lehen errenteriarrarena Xalbat Mayak.
B saila:
1. Danel Castillo (Pasai Donibane)
2. Enara Artola (Lezo)
3. Onditz Esnaola (Lizartza)
4. June Aguado (Amasa-Villabona)
5. Julen Lertxundi (Asteasu)
6. Unax Ansola (Elgoibar)Irabazlearen irakaslearen saria Iker Sanzentzat izan zen.
D saila:
1. Mikel Esnaola (Lezo)
2. Jurdi Errandonea (Andoain)
3. Ihintza Erauskin (Lezo)
4. Amaiur Tejeria (Zizurkil)
5. Garazi Oiartzabal (Zizurkil)
6. Jone Arretxe (Amasa-Villabona)
Sari nagusi horiez gain, beste bi sari berezi banatu zituzten: Astigarragako Naia Amorenari, jantzi egokienaren saria; eta Iker Sanzi irabazlearen irakaslearen saria.
Behealdean, saioaren hainbat irudi, antolatzaileek HITZAri emandakoak.
Dokumentuaren akzioak