Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurresku txapelketako ligako azken jardunaldian parte hartu zuten dantzari elgoibartarrek Oiartzunen

Dokumentuaren akzioak

Aurresku txapelketako ligako azken jardunaldian parte hartu zuten dantzari elgoibartarrek Oiartzunen

Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2022/05/03
Lotura
Barren

2022 05 03 aurresku txap oiartzun I bereziartua mozt

Oiartzungo Aurresku Txapelketa jokatu zuten zapatuan Oiartzunen, Gazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketaren bosgarren eta azken jardunaldia.

Orotara 27 dantzari aritu ziren dantzan Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Amasa-Villabona, Andoain, Lasarte, Legazpi, Lezo, Lizartza, Pasai Donibane, Zizurkil, eta nola ez, Elgoibarko dantzariek hartu zuten parte. Uxue Cabrera, Duna Santos eta Unax Ansola izan ziren Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ordezkariak; eta, lehen sailean lehiatu ziren (2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak). "Oso ondo dantzatu dute, maila oso emanez, eurak duten maila, lan bikaina egiten ari dira", adierazi dute eskolako arduradunek.

Oiartzungoarekin amaitutzat eman dute liga, eta sail bakoitzeko onenek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku Txapelketarako txartela eskuratu dute. A eta B sailekoek maiatzaren 15ean jokatuko dute finala, Errenteria-Oreretan, eta D sailekoek berriz, maiatzaren 14an, Legazpin.

 • Bakarlarien jaialdia, maiatzaren 27an
Aurresku txapelketetan aritu diren Inazio Bereziartua eskolako dantzariek Bakarlarien Jaialdia izeneko dantza erakustaldia emango dute maiatzaren 27an,barikua, Kalegoen plazan (19:30). "Aukera ederra izango da dantzari gazte hauek bakarka dantza egiten ikusteko", aurreratu dute.

2022 05 03 aurresku txap oiartzun I bereziartua

∞Lotura duten albisteak:

Dokumentuaren akzioak