Dokumentuaren akzioak
Aurresku Txapelketa izango da etzi
Txapeldun izandako dantzari guztiak omenduko dituzte XX. edizioan
Esan
bezala, bi sail izango dira Gipuzkoako Aurresku Txapelketan. Zazpi eta
hamaika urte arteko kategorian hamabost dantzari lehiatuko dira, eta,
hamabi eta hamabost artekoetan, berriz, hamar. Eskualdeko dantzariak
ere lehian ariko dira.
Txapelketaren X. edizioa jokatu zenean ere, omenaldia egin zieten
txapeldunei. «Horren berri emateko deitu genienean, oso ondo hartu
zuten, eta ilusio asko egin zien. Opari txiki bat emango diegu», esan
dute antolatzaileek. «Eliteko dantzari asko dago txapeldunen artean,
eta badira dantza utzi dutenak ere bai», gaineratu dute antolatzaileek.
Dokumentuaren akzioak