Dokumentuaren akzioak
Aurresku Txapelketa egingo dute larunbatean
Iaz egin zuten txapelketako irudia.
Datorren larunbatean, hilak 25, Oiartzungo Aurresku Txapelketa egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute.
Txapelketa 16:30ean hasiko da. Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Andoain, Areso, Asteasu, Astigarraga, Elgoibar, Errenteria-Orereta, Legazpi, Lezo, Lizartza, Oiartzun, eta Zizurkil herrietako 27 dantzari arituko dira.
Bi sailetan banatuko dituzte dantzariak, adinaren arabera bereizita. B sailean 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak; eta D sailean, berriz, 2008 eta 2009 urteetakoak.
Sailaren arabera, honako dantza hauek eskaini beharko dituzte. B sailakoek, Hondarribi Handia eta Segurako zortziko zaharra; eta D sailekoek, berriz, Betronio handia eta Aurkez aurke.
Epaimahaia Katerin Artola oiartzuarrak, Nahikari Vizuete lezoarrak eta Nagore Indakoetxea errenteriarrak osatuko dute.
Honakoak izango dira Aurresku Ligaren barruan dantza egingo duten dantzariak:
B SAILA
- Jon Alberdi (Legazpi).
- Ixone Lorenzo (Lezo).
- Julen Lertxundi (Asteasu).
- June Osinalde (Legazpi).
- Elene Otaño (Oiartzun).
- Araitz Berastegi (Legazpi).
- Intzara Gurrutxaga (Areso).
- Aiara Aburuza (Aduna).
- Nora Escudero (Legazpi).
- Mairi Maya (Errenteria-Orereta).
- Enara Artola (Lezo).
- Nora Davila (Zizurkil).
- Unax Ansola (Elgoibar).
- Onditz Esnaola (Lizartza).
- Nahia Mujika (Alkiza).
D. SAILA
- Naia Amorena (Astigarraga).
- Naroa Nieto (Amasa- Villabona).
- Irati Larrañaga (Andoain).
- Amaiur Tejeria (Zizurkil).
- Ilargi Arozena (Errenteria-Orereta).
- Olaia Iraola (Zizurkil).
- Duna Santos (Elgoibar).
- Jone Arretxe (Amasa-Villabona).
- Eider Zabala (Amasa-Villabona).
- Mara Albistur (Errenteria-Orereta).
- Clara Larrañaga (Amasa-Villabona).
- June Larrañaga (Andoain).
Dokumentuaren akzioak