Dokumentuaren akzioak
Aurresku txapelketa irabazi du Ibon Huartek
Epaimahaia osatzen zuten lau lagunek (Jose Luis Vallejok, Xabier Mendizabalek, Dorleta Fernandezek eta Jesus Mari Garatek), Ibon Huarte txapeldun izendatu zuten 123,99 punturekin. Bigarren saria, berriz, Tolosako Aritz Iglesiasentzat izan zen, hirugarrena Azpeitiako Jon Ibargurenentzat eta laugarrena, bosgarrena eta seigarrena Egoitz Irazabalbeitia, Ander Diez eta Jokin Oriarentzat izan ziren. Azpimarratzekoa da ere haur mailetan Soinu zahar eta Aurresku txapeldunen erakustaldia. Ane Urkiak (7-11 urte bitartekoen txapelduna), Idoia Besadak (12-15 urte bitartekoen txapelduna), Aritz Olartek (7-11 urte bitartekoen txapelduna) eta Aitor Arrietak (12-15 urte bitartekoen txapelduna) bere trebetasuna erakutsi zuten.
Saritutako dantzariak.argazkia: a.g.
Dokumentuaren akzioak