Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa igandean izango da Ibarran

Dokumentuaren akzioak

Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa igandean izango da Ibarran

Alurr Dantza Taldeko lau neska eta mutil bat arituko dira dantzan

Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa Ibarran jokatuko da, bigarren aldiz, martxoaren 14an, arratsaldeko 16:30ean, Ibarrako kiroldegian. 36 gazte parte hartuko dute, eta horietako 5 gazte (lau neska eta mutil bat) Ibarrakoak eta Alurr Dantza Taldekoak dira.
Egilea
Ainhoa Calleja
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2015/03/10
Lotura
Diario Vasco

Txapelketa Alurr Dantza Taldeak antolatuko du. Horretarako, Ibarrako Udalaren, herriko merkatarien, elkarteen eta erakundeen babesa eta laguntza izango du: besteak beste, Hauspoa, Ibarra Kirol Elkartea, Xepla, Sendi Ekintza, Zubiaurre taberna eta Ibarrako Piperraren ekoizle guztiak. Alurr Dantza taldea jaio zenetik 20 urte bete dira. Hori dela eta, txapelketa honetan zerbait berezia egongo da, epaimahaiak sariak nori eman erabakitzen duen bitartean, Alurr Dantza Taldeko zenbait gaztez osaturiko talde batek dantza egingo du.

Udalak, elkarte eta erakunde laguntzaileek sariak banatuko dituzte. Sariak Ibarrako saltokiek eta herritarrek txapelketa honetarako bereziki sortu eta prestatu dituzte, arreta handiz. Herritar guztiak gonbidatuta daude txapelketaz goza dezaten, ikuskizun ederra izango baita. Informazio gehiago nahi izanez gero, Alurr Dantza Taldearen telefono zenbakira deitu: 635-75 70 48.

Bestalde, Alurr Dantza Taldearen ikuskizun berriaren estreinaldirako sarrerak jadanik salgai daudela azpimarratu nahi dute. www.alurr.net gure webguneko agendan dago lotura.

2015eko Korrika

2015eko Korrika eguna gainean dugularik, Ibarrako Udalak Ibarraren izenean hartzen duen kilometroa zeinek eramango duen erabakitzeko izen ematea ireki du. Izen ematea kultur etxean izango da martxoaren 9tik 13ra. Zozketa bidez egingo da aukeraketa eta zozketa martxoaren 16an egingo da. Kultur etxeko telefonoa: 943 67 03 99

Dokumentuaren akzioak