Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurrerako dantzarien saio bikaina

Dokumentuaren akzioak

Aurrerako dantzarien saio bikaina

Aurrerako dantzari taldeko kide gazteek saio bikaina eskaini zuten igandean. Herriko plazan, herritar ugarien aurrean urteetan ikasitakoa erakusteko aukera paregabea izaten zuten herriko txistulariak lagun zituztelarik. San Tibur-tzio egunaren aurreko asteburuan hitzordu berezinetakoa bihurtu da dantzari gazteen saioa eta aurtengoan ere giro ezin hobea sortu zuten.
Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2014/08/05
Lotura
Diario Vasco

Hasieran, plazara atera aurretik urduritasuna zen nagusi danztari gazteen artean, baina behin txistuaren doinuak entzun eta berehala, denak ahaztu eta maila ona erakutsiz primeran aritu ziren. Arpegietan zituzten irrifarrek argi uzten zuten gazteen poza. Plazara hurbildutakoak ere gustora ari ziren saioari begira eta are gehiago etxekoren bat izanik.

Umeen eguneko arratsaldeko ekitaldi garrantzitsunetako izan zen Aurrerako dantzariena, baina jai giroa goizetik lehertu zen Leitzan. Txupinaoarekin batera esan daiteke. Hori goiz partean izan zen, 6. mailako ikasleei egokitu zitzaien aurtengoan ere ohore hori eta hogei ikasleen artean, Maider Azurmendi izan zen txupina piztu zuena. Maiderek ere urduri zegoela aitortzen zuen baina pozik dena ongi atera zelako. Leitzar gaztea eskolako lagunekin batera, bertso bat abestu zuten herritar guztiei festa onak opaz.

Gero, herriko musikariek sortutako fanfarrekoen txanda izan zen. Hauek herrian barna ibili ziren jai giroa zabalduz. Bitartean gaztetxoek puzgarrietan primeran pasatzeko aukera izan zuten. Aurrerako pilo eskolako kideak ere aritu ziren plazan. Gero denak bazkaltzera indarrak berreskura-tzeko.

Arratsalde partean, goxokiak bildu zituzten eta dantza egiteko aukera izan zuten gazte eta helduek ere Joxe Mendizabalekin.

Orain, asteburua noiz iritsiko den zain daude Leitzan. Orduan hasiko baitira aurtengo San Tibur-tzio jaiak bertan.

Aurrera elkarteko danzta taldeko kideak, jendez beteriko plazan dantzan Umeen egunean.

Aurrera elkarteko danzta taldeko kideak, jendez beteriko plazan dantzan Umeen egunean. / ARGAZKIAK PABLO FEO

Dokumentuaren akzioak