Dokumentuaren akzioak
Aurrera Gure Ametsa, liburu batean
Saroben eskainitako dantza ikuskizunaren bidez aurkeztu zuten. Dantza elkartea bere hamargarren urteurrena ospatzen ari da aurten
Liburuari dagokionez, 10 urte hauen bilduma bat da.
Euskal dan-tzak mendeetan zehar, haien eta dantzarien historia, euskal
herriaren alde lan egin duten pertsonak eta beraien lanak erakutsi nahi
dizkiote herriari Aurrera Gure Ametsakoek.
Argazkien bildumen bitartez Aurrera Gure Ametsaren
lanak, dantza saioak, herriak eta beste hainbeste dantzarien irudiak
ere aurkituko dira. Liburua hamar eurotan egongo da salgai Lekaio
kultur etxean.
Aurrera Gure Ametsatik adierazi dutenez, «liburu hau
ikusten duzuenean gogoratu behar duzue erakunde, ikastetxe, guraso,
musikari, eta batez ere dantzarien bitartez egin dela eta aberastasun
hau bakoitzarentzat eta herriarentzat betirako izango dela».
Saroben larunbatean ikusi ahal izan zen dantza
ikuskizunari dagokionean, hainbat dantza herrikoi aurkitu zituzten
ikusleek. Bizkaiko eta Lapurdiko dantzak, besteak beste. Honekin
batera, trikitilarien eta dultzaineroen musikaz ere gozatu ahal izan
zuten bizilagunek. Ordubeteko saio honetan dantzaren bitartez
euskaldunen eta bere dantzaren ezaugarriak eta eboluzioa irakatsi
zituzten dantza elkartetik.
Aurrera Gure Ametsak bere X. urteurrena ospatzeko
antolatu dituen beste proposamenen artean, Errosarioko amabirjinaren
egunean, Sanmiel jaien barnean, 'Ingurutxo' delako dantza eskaini zuten
San Juan Plazan meza ondoren.
Dokumentuaren akzioak