Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurrera Gure Ametsa Continuitat taldearekin kultur trukea egingo du

Dokumentuaren akzioak

Aurrera Gure Ametsa Continuitat taldearekin kultur trukea egingo du

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Urnieta
Mota
Albistea
Data
2009/11/27
Aurrera Gure Ametsa dantza elkartea saiatzen da bi edo hiru urtero kanpoko beste dantza talde batekin kultur trukeak egiten. Horrela euren kultura eta dantza erakusten dute eta beste taldeak ere bere ezaugarri, musika eta dantza ezagutzeko aukera ematen die.
Continuitat dantza taldearekin elkar trukean joan den urtean hasi ziren urnietarrek . «San Miguel festetan etorri ziren , benetako lana ikuskizuna bihurtuta eskaini zuten. Benetan onak. Adibide ederra guretzat», azaldu dute Aurrera Gure Ametsa dantza taldeko antolakuntzatik.
Egitaraua
Atzo Urnietatik irten ziren Aurrera Gure Ametsako dantzariek gaueko hamaikak eta laurdenetan, San Juan Plazatik. Gaur, eguerdiko ordubatetan, dantza ikuskizuna eskainiko da, Torroella de Montgríko enparantza nagusian, Continuitateko kideekin batera.
Arratsaldeari dagokionez, bisita gidatu baten txanda izango da Torroellan dagoen Mediterranea museora, eta ondoren San Andreseko feria bisitatu eta herrian zehar dauden ekintzak ikusteko aukera izango dute urnietarrek. Gaueko bederatzietan afaria ospatuko da Continuitateko kideekin Hotelean.
Bihar, libre izango dute urnietarrek, Torroellako ekintzak ikusi edo hondartzatik paseatu Estartiten (Islas Medas-Natura erreserba). Eguerdian bazkaria eta gero Urnietara buelta.

Dokumentuaren akzioak