Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurrera elkarteko eguna ospatuko dute bihar Leitzan

Dokumentuaren akzioak

Aurrera elkarteko eguna ospatuko dute bihar Leitzan

Egilea
E.B.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Leitza
Mota
Albistea
Data
2011/09/29
Lotura
Diario Vasco
Goizean goiz, 09:00etan ekingo diote festari. Ordu horretan txistulariak izango dira herritarrei festara irteteko diana joko dutenak. Goiz osoan zehar, gaztetxoentzat rokodromoa eta tirolina jarriko dituzte herriko plazan, eta zaldi gurdian ibilalditxoa egiteko aukera ere izango dute. Besatlde, Aurrerako pilotariak eta dantzariak ariko dira plazan, eta tartean, txaranga doinuak ere bai, giroa alaitzeko eta nahi duenak dantza egiteko.

Bazkaria ere izango da aurtengoan. Bertarako txartelak Torren eta Peritzan daude salgai, 18 eurotan bazkideentzat eta ez bazkideentzat 25 eurotan. 65 urtetik gorakoek doan dute bazkaria. Ondoren, bazkideek Ingurutxoa dantzatuko dute, ondoren futbola izango da eta iluntzean berriz, bokadutxo bat jateko aukera eta musika.

Aurrera kirol elkarteko kide guztiek izango dute lekua biharko festan, eta modu batera ez bada, bestera, parte hartzeko aukera luzatzen dute. Aurtengoan, dei berezia luzatzen da, blusa beltza soinean jarri, eta honi, Aurrerako ikurra gehitzeko.

Dokumentuaren akzioak