Dokumentuaren akzioak
Aurrera darrai Udaberri dantza taldearen urteurrenak
Bertso afaria eta Lertxundiren kontzertua, hilabete honetan
Urrirako bi ekitaldi garrantzitsu antolatu ditu. Lehenengoa, 12an
izango da Zerkausian, 21.15tik aurrera: bertso-afaria. Afari honetan,
bi bertsolari garrantzitsu izango dute hitza: aski ezagunak diren
Andoni Egaña zarauztarra eta Amets Arzallus gaztea. Lehengoak
Txapelketa Nagusiko lau txapel ditu soinean, azkena 2005ean lortua.
Bestea, berriz, 23 urterekin bertsolarien goia gero eta gertuago du.
Afarirako sarrerak salgai ipiniko dira larunbatetik aurrera
Tolosako hiru dendetan: Garikano, Kimetz eta Zunbeltz. Hauen prezioa 20
eurokoa izango da eta aforo maximoa, berriz, 200 pertsonetakoa.
Sarrerak erosteko azken eguna urriak 7 izango da. Afarian, gainera,
zozketa bat izango da: urriko beste ekitaldiarentzat, hilaren 19an
Benito Lertxundik eskainiko duen kontzertuan Leidor antzokian.
Taldearen helburua, 50. urteurrena ospatzeaz gain, ahal den jende gehiena animatzea da. Zita ipinita dago 12an.
Dokumentuaren akzioak