Dokumentuaren akzioak
Aurreko urteotan txalo gehien jaso dituzten taldeak datoz berriro Herrien Arteko XV. Folklore Jaialdira
Izan ere, jaialdian badira emanaldi-mota desberdinak: abenduak 2, ostirala, eta Barakaldo Antzokian, musika-emanaldia egingo da eta, bertan, Adarrots taldeak, CELME folklore elkarteko musikariak eta Ibarra-kaldu elkarteko musika-taldeak hartuko dute parte, Kilika Bertso Eskolako bertsolariekin batera. Emanaldia 20:00etan hasiko da, baina, aurtengo urteurrentxoa berezi samar egiteko, emanaldia hasi baino lehentxoago, eta eguraldia lagun, Barakaldoko Herriko Plazan arituko dira parte hartuko duten musikariak.
Bigarren egunean musikariei dantzariek hartuko die lekukoa Barakaldo Antzokian. Arratsaldean, 19:30ean hasiko da dantza-emanaldia eta, bertan, Galiziako "CELME" Folklore Elkartea, Andorrako "Esbart dançaire d’Andorra la Vella" eta, jakina, antzolatzaileak ere, Ibarra-kaldu Elkarteko dantza taldea arituko dira. Aurreko egunean bezalaxe, eta eguraldia oztopo ez bada, Barakaldo Antzokiaren inguruko kaleetan desfile txiki bat egingo dute emanaldian parte hartuko duten dantza taldeek, 19:00etan hasita.
Urtero bezala, gertuko udalerri batera ere eramaten da jaialdia, beste herrietako folklorea partekatzeko, eta, aurten, abenduak 4, ostirala, 13:00etan, Busturialdeko Arteagako pilotalekuan arituko dira Galiziako eta Andorrako taldeak, eta horiekin batera Arteagako bertako ARTIE dantza taldea.
Aurreko 14 jaialdietan folklore-talde askotxo izan dira, hala nola:
"Excelsior"
folklore taldea (Gijón), "Cinco Villas" jota-taldea
(Bardena-Zaragotza), "Virgen de Gracia" folklore taldea
(Puertollano-Ciudad Real), "El Castro" dantza-taldea (Ponferrada-León),
"Carrascal" dantza-taldea (Alcoy-Alacant), "Esbart dansaire D'andorra La
Vella" (Andorra), "Celme" folklore-elkartea (Pontevedra), "Taveiro"
dantza-taldea (Portugal), "Kelc'h Keltieg Rostren" taldea (Bretainia),
Cácereseko kantu eta dantza udal-taldea (Extremadura), "Terra de Sole"
folklore-taldea (Italia), " Esbart San Martí" taldea (Katalunia), "Die
Boose" folklore taldea (Belgika), "Escuderos de Arlanza" abesbatza eta
dantzariak (Kantabria), "Es Penell" dantza-taldea (Menorca), "Oroval"
folklore elkartea (Tenerife), "San Asensio" dantzari-taldea (Errioxa),
Baza udalerriko dantza eta kantu taldea (Granada), "Xagardua"
(Colunga-Asturias), "Catalmibre" (Coruña), "Nuestra Señora de la
Alegría" (Monzón-Huesca), "Lous Crabots de Semisens" (Landak-Frantzia)
eta "La Farandola" (Giron!
a).
Eta horietaz gain, musika emanaldietan, gonbidatu berezi hauek ere izan dira:
Barakaldoko
Udalaren Musika Banda, Hala Dzipo euskal musika tresnen eskola, Doces
Lembranzas gaita-taldea (Bizkaiko Galiziar Etxea Barakaldon), Bizkaiko
Gaiteroak, Laguntasuna taldeko fanfarrea, Xabier Amuriza eta Jokin
Castaños bertsolariak, HASI Bertso Eskolako bertsolariak, Zugarramurdi
Txalaparta Taldea, Aspaldiko Txistulariak, Elai Alai taldeko gaiteroak
eta Eusko Lorak taldeko musikariak, baita Jirabiraka, Los Desmonicaires,
Folketan eta Ruaille-Buaille folk taldeak ere.
Herrien Arteko XV. Folklore Jaialdia
Egitaraua
Abenduak 2, ostirala
Barakaldo Antzokia – Musika-emanaldia (20:00)
• Kilika bertso Eskola
• Adarrots (Euskal Herria)
• CELME folklore elkartea (Pontevedra - Galizia)
• Ibarra-kaldu Elkartea (Euskal Herria)
Abenduak 3, larunbata
Desfilea: 19:00
Barakaldo Antzokia – Dantza-emanaldia (19:30)
• CELME folklore elkartea (Pontevedra - Galizia)
• Esbart dançaire d’Andorra la Vella (Andorra)
• Ibarra-kaldu Elkartea (Euskal Herria)
Abenduak 4, igandea
Arteagako pilotalekua – Dantza-emanaldia (13:00)
• CELME folklore elkartea (Pontevedra - Galizia)
• Esbart dançaire d’Andorra la Vella (Andorra)
• Artie Dantza Taldea (Arteaga – Euskal Herria)
Dokumentuaren akzioak