Dokumentuaren akzioak
Aukeran konpainia omendu du Aldundiak "hogei urteotako ibilbide bikainagatik"
"20 urte daramatza, tradiziotik abiatuta, esanahi berriak bilatzen eta berritzen, harremanetan jartzeko dantza gizartearekin eta egungo joera sozial eta kulturalekin”, esan zuen Itxasok, eta gaineratu zuen konpainiak "gogotsu" egin duela lan eszenografia, jantzi eta koreografia berriak ikertzen eta prestatzen. Eta haren ikuskizunak nabarmendu zituen: Sutargi, Bideak, Gernika, Burnia, Geltokian eta, gaur egungo, Maurizia. "Ikuskizun horien guztien baliabide eszeniko, musikal eta koreografikoek nabarmenki aberastu dute euskal dantza, argi baitago Aukeran konpainiak azken hogei urteetan eskainitako ikuspegi berritzaile hori ezinbestekoa izan dela aberastasun prozesu horretan".
Tradizioei bizitza berria
Era berean, euskal dantza mundu osoko agertokietara eraman izana eskertu zien Kultura diputatuak: "Seguru aski, arrakasta horren oinarrian dago konpainiak ondo ulertu duela tradizioari sor zaion maitasuna hura benetan garatzeko egiten den lanean erakusten dela, eta ez duela zerikusirik haren kontserbazio immobilistarekin, kasu askotan jarrera horrek eragiten baitu tradizioa alde batera uztea. Euskal dantza eta kultura maitatzen dugunok gure kultura bizi nahi dugu gaur egungo errealitate eta egoeratik abiatuta. Eta horretarako, ezinbestekoa da euskarak ezin hobeki zehazten duen lan bat gauzatzea, hau da, biziberritze lana. Beharrezkoa da tradizioei bizitza berria ematea, haiek bizirik irauteko"
Edu Murumendiarazek omenaldia eskertu zuen: "Fusioak beti dira interesgarriak eta bideak, zuzenak ala ez, baina beti saiatu gara berritzen".
Aukeran dantza konpainiako kideak zapatuan, Denis Itxaso Kultura diputatuarekin.
Dokumentuaren akzioak