Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aukeran jantza taldeak 20. urteurrena ospatuko dau

Dokumentuaren akzioak

Aukeran jantza taldeak 20. urteurrena ospatuko dau

Ikuskizun barria estreinauko dabe urtarrilean Bilbon.

Azken urteotan Aukeran konpainiak plazaratu dituan obren errepaso barritzailea da Aukeran 20 urte, Bilboko Arriaga antzokian urtarrilaren 7an estreinauko dan ikuskizuna, izan be, Edu Muruamendiarazek sortu eta gidatutako taldeak hamarkada bi bete ditu eta, konpainiako kideek adierazo dabenez, ondoen dakien moduan ospatuko dabe, hau da, jantzan eginaz.
Komunikabidea
BIzkaie
Mota
Albistea
Data
2017/12/04
Lotura
BIzkaie

Ainhoa Aierbe arduratuko da ikuskizun barriaren zuzendaritza eszenikoaz eta Mixel Ducau, ostera, musika arloko zuzendaria izango da. Atzera begirako ikuskizuna da, baina gaurkotutako eta barritutako begiradea eskaintzen deutsena konpainiaren azken hiru ikuskizunei: Gernika, Geltokia eta Maurizia. Aukeran taldearen 20. urteurreneko kartela Jesus Mari Lazkanok diseinau dau.

Oholtzan jantzari ugarik parte hartuko dabe eta, ganera, euskal musikan ibilbide oparoa egin daben musikarien laguntzinoa izango dabe. Mixel Ducau bera, Iñigo Egia, Xabi Solano eta Xabier Zeberio ibiliko dira ikuskizunari doinua ipinten. Sarrerak salgai dagoz Arriaga antzokiaren txarteldegian eta webgunean.

Aukeran jantza konpainiak, Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean, tradizinoaren eta joera garaikideen arteko orekan ikertzeko eta sakontzeko asmoa dau. Berezkoa dauen kultura identidade aberatsetik abiatuta, eta proposa­men artistiko barritzaileetan arakatuz, bere bidea egin dau konpainiak. Esperimenta­zinoaren bidezko eguneratze horretan, ikuskizunak batzen dituan elementuak, koreografien, musiken, eszenaratzearen, argiztapenaren eta jazkeren barriztatzeak, zerikusi handia izan dau.  

Argazkia: Aukeran konpainia
Jesus Mari Lazkanok egindako kartela

Dokumentuaren akzioak