Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aukeran eta Kresalak Kilometroen alde egingo dute dantza

Dokumentuaren akzioak

Aukeran eta Kresalak Kilometroen alde egingo dute dantza

Igandeko jaialdian 'Aukeran 10 urte' eta 'Sehaska' eskainiko dute Igandeko jaialdian 'Aukeran 10 urte' eta 'Sehaska' eskainiko dute Igandeko jaialdian 'Aukeran 10 urte' eta 'Sehaska' eskainiko dute Igandeko jaialdian 'Aukeran 10 urte' eta 'Sehaska' eskain

Egilea
Félix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2009/02/03
Atzoko aurkezpenean, Kresala donostiar taldearen izenean Faustino Aranzabal mintzatu zen. Esan zuen Sehaska ikuskizunean 36 dantzari eta 6 musikari jardungo direla, eta mende askotako dantzak eskainiko direla, hasi XVII. mendeko gorte-dan-tzekin eta gaur egungo dantza garaikideak arte. «Gorteko dan-tzetatik dantza teatralera eman zen bilakaera erakutsiko dugu», esan zuen Aranzabalek.
Hamabi dantza-saio egingo dituzte Kresalako dantzariek, horietako zortzi karakterrekoak (taldekoak), beste lauak bakarlanak eta garaikideak. «Dantza garaikide horiek barrurako begirada izango dute, hau da, gabezia, galera eta bakardadea bezalako sentipenak islatuko dituzte. Karakterreko dantzek, berriz, kanporako begirada izango dute, eta ongizatea islatuko dute», jarraitu zuen Aranzabalek. Bitoriano Gandiaga eta Tere Irastor-tzaren olerki batzuk erabiliko dituzte. Eta musikei dagokienez, hauen doinuez baliatuko dira: Mikel Laboa, Julen Lekuona, Benito Lertxundi, Juan Mari Beltran eta Amaia Zubiria.
Sehaska ikuskizuna 2006an estreinatu zen, Donostiako Gazteszenan, eta harrezkero Iruñeko Gayarre antzokitik pasatu da.
Aukeran 10 urte ikuskizunaz Edu Muruamendiaraz jardun zen atzokoan, Aukeran dantza- -konpainiaren zuzendaria bera. «Iaz hamar urte bete zuen taldeak eta urte horietan sortutako ikuskizunen atal batzuk hartuta sortu genuen ikuskizun berri hau. Iazko martxoan estreinatu genuen eta harrezkero lauzpabost emanaldi izan ditugu. Zurriolako gurasoa naiz eta harro nago Kilometroetan parte har-tzeko aukera eman digutelako», esan zuen.
Aukeran taldeari dagokionez, hamaika dantzari eta abeslari bat ariko dira tranpalo gainean.
Igor Elortza, Kilometroen antolakuntza batzordeko kideak atzo esan zuenez, lankidetza lortu dute Donostia Kultura erakundearekin eta urtean zehar ikuskizun gehiago izango dira udal aretoetan, hala nola bakarrizketen saio bat martxoan. Jakina denez, aurten Donostiako Zurriola ikastolak antolatuko du Kilometron festa, eta dagoeneko 700 lagunek eman dute izena lanen bat egiteko.
 

Dokumentuaren akzioak