Dokumentuaren akzioak
Aukeran eta Kresala, igandean Victoria Eugenian
Dantza-konpainia garrantzitsuek euren azkenengo emaitzak aurkeztuko dituzte Zurriola Ikastolak antolatutako ekitaldian.
Aukeran Dantza Konpainiak bere azkenengo emaitza eskainiko du, aurreko hiru lan garrantzitsuenetatik abiatuta: Sutargi, Izena duen guztia omen da eta Bideak. Gainera, Aukeraneko partaideekin batera dantza tradizionalean lehenengo pausuak eman zituzten bi dantzari izango dira: Iker Murillo (Vitali Safronkinerekin batera) eta Ion Agirretxe. Gaur egun konpainia ezagunetan lan egiten dute.
Kresala Dantza Taldearena publiko helduarentzat egindako ikuskizuna da. Dantzaren hasieratik abiatuta, barrokoaren eta dantza modernoaren influentziak nabari zaizkie. Dantzaren ibilbide historikoa jarraitzen dute, kortetatik antzokira.
Dokumentuaren akzioak