Dokumentuaren akzioak
Aukeran dantza taldearen 'Gernika' ikuskizuna lagunduko du EGOk
Hiru emanaldi eskainiko ditu orkestrak neguko denboraldian: Gasteizen, Bilbon eta Donostian
Aukeranek iaz estreinatu zuen Gernikako herriaren
bonbardaketan oinarritutako koreografia. Donostiako Antzerki Ferian
aurkezpena egin ondoren, Gernikan bertan taularatu zuen hilabete batzuk
geroago. Hamalau sekuentziatan banaturik, «hondamendiaren aurreko eta
ondorengo herri baten istorioa» azaltzen du ikuskizunak, Edu
Muruamendiaraz zuzendariaren hitzetan. Picassoren koadro ezagunaren bost
irudi aukeratu dituzte, eta dantzariek agertokian irudikatu egiten
dituzte, oihal elastikoak erabiliz. 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketan
hildakoen zerrenda errezitatzen duten unea da Gernika ikuskizuneko unerik hunkigarrienetakoa.
Aitor Amezagak —80ko hamarkadan Akelarre plaza taldean ibilitako musikaria— sortu du ikuskizunerako musika —Pablo Sorozabalen Hileta Martxa
ere erabili dute—, eta gidoia eta eszena zuzendaritza Garbi Losadak eta
Jose Antonio Vitoriak partekatu dute. Gasteiz, Bilbo eta Donostiako
emanaldietan Euskal Herriko Gazte Orkestrako 48 musikariak, 12 kantari
eta 10 dantzari elkartuko dira oholtzaren gainean.
Euskal Herriko Gazte Orkestra 1997an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta negu honetakoa 27. denboraldia izango da.
Dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen ditu Aukeran taldeak Gernika, mihise gaineko dantza ikuskizunean. / IGNACIO PEREZ
Dokumentuaren akzioak