Dokumentuaren akzioak
Aukeran dantza-taldearen 'Geltokia' ikuskizuna, gaur, 'Oholtzan' saioan
Aurretik, Gontzal Mendibilen 'Nire bihotzak zuen begiak ditu' emanaldia izango da ikusgai.
Aukeran taldearen Geltokia lanak bizitza bidaia baten modura islatzea du helburu. Maletak, norberaren probabilitateak, kohesio-elementu bihurtzen dira guztiontzat berdintsuak diren baldintzetan jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza lekuz aldatzen da, bere ekipajea aldean daramala.
Ikuskizunean zehar agertzen diren xake-taulako lauki zuri-beltzen txandakatzeak binomio kontrajarri eta osagarrien arteko gorabeherak adierazten ditu: denbora eta espazioa, gaua eta eguna, maitasuna eta galerak... Joko horretan estrategia, hausnarketa, aurrerapausoak eta geldiuneak biltzen dira, baita aurkarien aurkako borroka ere.
Ikuskizunaren azken tartean, oroimenaren adinean, bakardadeari ematen zaizkion izenak aztertuko ditu. Erlojuek gure izate iragankorra erretratatzen dute. Geltokia, azken batean, erbesteratze baten hasiera da: geraleku bat zoriontasunean, eternitateari uko egitea.
'Oholtzan' saioa gaur izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Dokumentuaren akzioak