Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aukeran dantza taldeak 1937ko apirilean gertatutakoa gogoratuko du

Dokumentuaren akzioak

Aukeran dantza taldeak 1937ko apirilean gertatutakoa gogoratuko du

Komunikabidea
Gara
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2009/09/26

Taldearen «Gernika, mihise gaineko dantza» izeneko dantza «ederrenetako» bat izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

Edu Muruamendiarazek zuzendutako taldeak 1937ko apirilean gertatutakoa kontatuko du dantza horren bidez, «tradizioa eta garaikidetasuna» uztartuz, «argi eta soinuekin garaia girotuz eta kontakizuna bonbardaketan hil zirenen ahotan jarriz». Izan ere, pluraleko lehen pertsonan kontatuta dago.

Orioko Harribil dantza taldeak ere ikuskizunean esku hartuko du, eta bertara joateko sarrera helduek 15 euro eta 16 urtetik beherakoek 11 euro ordaindu beharko dute.

Dokumentuaren akzioak