Aukeran dantza-konpainiaren berriena, San Tomas eguneko azokan

Hedabidea
Aiurri
Lekua
Urnieta
Mota
Albistea
Data
Lotura
Aiurri

Ikuskizun berri baten muntaketa-lanetan dabil Aukeran dantza-konpaiania: “ADK2.5”. Hala, obraren "work in progress" delakoaren erakustaldia egin du, gaur eguerdian, Plazido Muxika plazan, San Tomas eguna ospatzeko. Harrera ezinhobea jaso du ikuskizunak, txalo zaparrada batekin erantzun baitiote herritarrek konpainiari. Maiatzean egingo dute obraren estreinaldia, Leioako Umore azokan, hain justu ere.