Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aukeran dantza konpainiak 'Geltokia' emanaldi berria Kilometroak jaiaren baitan

Dokumentuaren akzioak

Aukeran dantza konpainiak 'Geltokia' emanaldi berria Kilometroak jaiaren baitan

Aukeran dantza konpainiaren 'Geltokia' emanaldi berria ikusteko aukera izango da Orion. Dferia azokan estreinatu du Aukeran dantza konpainiak bere azken lana: 'Geltokia'. Bizitza trenez egindako bidaia batekin konparatuz, bidaia horri begiratzen dio Aukeranek ikuskizun honetan.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2014/05/11
Lotura
Diario Vasco

Kilometroak jaiaren harira, datorren aste honetan ospatuko den Erria Txikota! aste kulturalaren baitan izango da dantza emanaldia. Maiatzaren 17an, gaueko 22:00etatik aurrera taularatuko dute 9 dantzarik ikuskizuna Karela kiroldegian.

Sarrerak eskuragarri daude, aurrez, 10 eurotan. Orion Ikastolako idazkaritzan eta Il Gelaton; Villabonan Amasa kafetegian eta Andoainen Xalo dendan. Emanaldirako sarrerak on line bidez ere erosi ahalko dira www.kilometroak.net/denda helbidean. On line bidez erositako txartelak, ikuskizunaren egunean bertan, txarteldegian ordu bete lehenago eskuratu ahal ko dira NAN agiria aurkeztuta.

Aurrez sarrera guztiak salduz gero ikuskizunaren egunean ez da txarteldegirik zabalduko. Gainon-tzean, egunean bertan 12 eurotan.

Aukeran dantza konpainia datorren larunbatean Orion izango da.

Dokumentuaren akzioak