Dokumentuaren akzioak
Aukeran dantza konpainiak Arriagan ospatuko du 20. urteurrena
Aukeran dantza konpainiak 20 urte bete ditu eta, hori ospatzeko, ikuskizun berezia eskainiko du Arriaga Antzokiko eszenatokian 2018. urteari hasiera emateko.
Aukeran 20 urte atzera begirako ikuskizuna da, baina gaurkotutako eta berriztatutako begirada eskaintzen diona konpainiaren azken hiru ikuskizunei: Gernika, Geltokia eta Maurizia. Ehunka emanaldi eta milaka entseguren zein dantzari, zuzendari, tekniko, jostun etabarren arteko talde lanaren isla izango da, bertaratzearekin ahalegin hori guztia txalotu duen publikoaren aurrean gauzatuko dena.
Aukeran dantza konpainiak, Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean, tradizionala eta garaikidearen arteko erlazio eta orekan ikertzeko eta sakontzeko ideiarekin egiten du lan. Berezkoa duen kultur identitate aberatsetik abiatuz, eta proposamen artistiko berritzaileetan arakatuz eta tartekatuz egin du bere bidea konpainiak. Esperimentazioaren bidezko eguneratze horretan, ikuskizunak biltzen dituen elementuak, koreografien, musiken, eszenaratzearen, argiztapenaren edota janzkeren berriztatzeak, zerikusi handia izan du.
Dokumentuaren akzioak